Albisteak

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketak Urnietan ekainaren 17an

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketak Urnietan jokatuko dira ekainaren 17an Azkonebieta baserriko kanpan. 10 segalarik hartuko dute parte txapelketan bi multzotan banatuta.

Lehenengo multzoan Jokin Etxeberria, Andoni Goikoetxea, Suharri Irazustabarrena, Jesus Mari Ormaetxea “Urki” eta Jon Otegi lehiatuko dira, eta goizeko 11:00etan hasiko dira lanean. Bigarren multzoan ostera, Igor Esnaola, Julen Gabirondo, Mikel Lizartza, Iñigo Mercader eta Iban Pardo.

Ordu erdiko lana egin beharko dute parte hartzaileek eta multzo bakoitzeko lehenengo biek lortuko dute uztailaren 8an Asteasun jokatuko den finalerako txartela.

Julen Gabirondo urnietarra faboritoen artean

Julen Gabirondo urnietarrak emaitza bikainak eskuratu ditu azken urteetan eta herri kirolen munduko erreferenteetako bat bilakatu da. 2015. urtean irabazi zuen bere lehen txapela Euskal Herriko txapelketako modalitate luzean nagusituta. 2016an Gipuzkoako bi txapelketak irabazi zituen, bai luzea, eta, baita azkarra ere. Eta 2017a ere urte biribila izan zen beranrentzat, izan ere, Euskal Herriko bi txapelak eta Gipuzkoako azkartasunekoa irabazi zituen.

Beraz, aurten ere bera da txapela janzteko hautagai nagusietako bat.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika