Albisteak

Onda Vasca Urnietatik eta Urnietari buruz ostegun honetan 11:00etatik aurrera

Onda Vasca irratia Urnietako Lekaio kultur etxera etorriko da ostegun honetan Urnietari buruzko saio bat egitera, eta bertan hainbat herritar izango dira protagonista.

Nestor Orozcok esaterako, Zipren bizi duen esperientzia kontatuko du. AEK Larnaca taldeko prestatzaile fisiko moduan aritu da lanean eta Kopa irabazi du.

Julen Gabirondo bestalde, igande honetan Urnietan jokatuko diren Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketez arituko da. Gabirondo egungo Euskal Herriko txapelduna da, eta beraz, hautagai nagusietako bat.

Igande honetan baita, hasiera emango zaio jubilatuen aste kulturalari eta horretaz mintzatuko da Mikel Alberdi Jubilatuen Egoitzako zuzendari berria.

Herritar multzo bat ari da batzen Bizikidetza lantzeko eta horretaz hitz egiteko Rosa Elosegi eta Felipe Izagirre elkarrizketatuko dituzte.

Horretaz guztiaz gain, Mikel Pagola alkatea eta Jorge Segurado eta David Rosco zinegotziak ere presente izango dira Udalaren ekimen desberdinez hitz egiteko: hala nola, Ongi Etorri saioak, Zaldundegiko espaloiak zabaltzeko egingo den obra, Txoritagaingo aparkalekuak, Plazido Muxika plazan irisgarritasuna hobetzeko egingo den aktuazioa, Parte Hartze prozesuko proposamenak eta kiroldegiko Udako kanpaina.

Eta saioa amaitzeko Ana Pozasen kanta batez gozatzeko aukera izango da.

Beraz, denetarik izango da Urnieta eta urnietarrak protagonista izango dituen saioan. Beraz, entzun Onda Vasca irratia (95.6) ostegun honetan 11:00-13:00 bitartean.

Eta zuzenean entzun ezin duzuenontzat saioa grabatu egingo da ikusgai jarriko Udalaren Youtube kanalean ostiralean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika