Albisteak

Edukiontzi marroi eta grisen sarraila elektronikoak aldatuko dira asteazken-ostegun bitartean

Urnietako Udalak urrian jarri zuen martxan zaborren bilketa sistema berria. Aldaketa nagusietako bat errefusaren irekiera bi egunetara mugatzea izan zen, eta bestea, organikoaren (marroia) eta errefusaren (grisa)  edukiontziei sarraila elektronikoa ipintzea. Hala, edukiontziak irekitzeko Udalak abuztutik aurrera banatu zituen txartelak erabili behar dira. Momentuz, emaitza onak ematen ari da sistema berria, eta horren adierazle da bilketa selektiboaren tasa ia %70era igo izana.

Sarraila elektroniko berriak jarriko dira

Kontua da sarraila elektroniko horiek hainbat arazo eman dituztela hezetasuna, hotza eta muturreko klimatologiaren ondorioz. Gauzak horrela sarraila elektroniko guztiak aldatzea erabaki da, eta ipiniko direnekin arazo gutxiago izatea eta funtzionamendu egokiago bat izatea espero da.

Aldaketak aste honetako asteazken eta ostegun bitartean gauzatuko dira. Dena den, ez da aparteko eragozpenik eragingo aldaketa horiek egiten diren bitartean eta erabiltzaileek basura botatzeko aukera izango dute, aldatu eta programatu bezain pronto martxan izango dira eta.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika