Albisteak

Kiroldegiko eta Sarobeko udako ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 15 bitarte

Irekita dago kiroldegiko eta Sarobeko udako ikastaroetan izena emateko epea eta ekainaren 15ean amaituko da.

Kiroldegia

5 ikastaro eskainiko dira kiroldegian: igeriketa, tenisa, zunba, spinning-a eta patinajea.

  • Igeriketa: 6 urtetik beherakoak, 30 euro bazkideek (35 minutu x 10 saio) eta 6 urtetik gorako bazkideek 45 euro (45 minutu x 10 saio). Uztaila-abuztua bitartean bi asteko ziklo desberdinen (uztailak 2-13/ uztailak 16-27/ uztailak 30-abuztuak 10/ abuztuak 20-31) eta maila desberdinen artean aukeratu ahal izango da.
  • Tenisa: 6 urtetik aurrera. Hiru ziklo desberdin eskainiko dira (uztailak 2-13/ uztailak 16-27/ uztailak 30-abuztuak 10) ikastaro bakoitzak 10 ordu izango dituelarik. Ikastaroen prezioa 45 eurokoa izango da Buruntzaldeko bazkideentzat eta 90 eurokoa gainerakoentzat.
  • Patinajea: 6 urtetik aurrera. Uztailaren 9tik 13ra eskainiko da ikastaroa. Egunean 2 ordu izango dira, 17:30etik 19:30era. Prezioa 45 eurokoa izango da Buruntzaldeko bazkideentzat eta 90 eurokoa gainerakoentzat.
  • Spinning: 14 urtetik aurrera. Uztailaren 2tik 25era eskainiko dira ikastaroak astelehen eta asteazkenetan. Goizeko ordutegia 9:00-10:00 izango da eta gauekoa 20:00-21:00. Ikastaroen prezioa 36 eurokoa izango da Buruntzaldeko bazkideentzat eta 72 eurokoa gainerakoentzat.
  • Zunba: 14 urtetik aurrera. Uztailaren 2tik 25era eskainiko dira ikastaroak astelehen eta asteazkenetan. Goizeko ordutegia 9:00-10:00 izango da eta gauekoa 20:00-21:00. Ikastaroen prezioa 36 eurokoa izango da Buruntzaldeko bazkideentzat eta 72 eurokoa gainerakoentzat.

Izena Bertan bulegoan eta udal kiroldegian (Pintore kalea, 1 / 943 00 83 28) eman daiteke.

IZEN-EMATE ORRIA DIPTIKO INFORMATIBOA

Sarobe

Sarobe guneak hiru ikastaro antolatu ditu uztailerako:

  • Pilates Jarraipena (uztailak 3-26): astearte eta ostegunetan (9:15-10:15 / 19:00-20:00). Urnietan erroldatutakoentzat 28 euro eta gainerakoentzat 33,6 euro.
  • Pilates Hastapena (uztailak 3-26): astearte eta ostegunetan (10:15-11:15 / 18:00-19:00). Urnietan erroldatutakoentzat 28 euro eta gainerakoentzat 33,6 euro.
  • Yoga (uztailak 3-26): astearte eta ostegunetan (9:15-11:00 / 19:30-21:00). Urnietan erroldatutakoentzat 42 euro eta gainerakoentzat 50,40 euro.

 Ikastaro guztietan deskontuak daude 18 urtetik azpikoentzat, 65 urtetik gorakoentzat, langabeentzat, Gazte Txartela dutenentzat eta Ikasle Txartela dutenentzat.

Izena Sarobeko bulegoetan eman daiteke (943 008 042 / sarobe@urnieta.eus) eta baita Bertanen ere.

IZEN-EMATE ORRIA DIPTIKO INFORMATIBOA
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika