Albisteak

Antia literatura lehiaketarako lanak aurkeztu daitezke martxoaren 31ra bitarte

Urtero bezala, Udaleko euskara atalak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 31 izango da horretarako azken eguna. Lehiaketaren emaitza, berriz, apirilaren 25ean jakinaraziko da.

Ohiko moduan hiru kategoria desberdin egongo dira: haurrena, gazteena eta helduena.

Haurren kategoria: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: Tablet bat
  2. Saria: Ebook bat
  3. Saria: Ebook bat

Gazteen kategoria: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 500 euro
  2. Saria: 300 euro
  3. Saria: 150 euro

Helduen kategoria: herriko nahiz kanpoko idazle helduak. Lanen luzera 8-20 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 1.800 euro
  2. Saria: 1.000 euro

 Oinarriak

  • Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
  • Ipuinen gaia librea izango da.
  • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
  • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
  • Lanak bi espaziotara mekanografiatuak aurkeztu behar dira, alde batetik bakarrik idatziak.
  • Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta. Gutunazalaren barruan eta aparteko kartazal itxi batean ohar bat sartuko da, egilearen izen-abizenak, bizilekua, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dituena; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein kategoriatara aurkezten den aipatuko da.

Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika